Ezer baino lehen, URTE BERRI ON! Topiko bihurtu den desioa, baina horixe desio dizuet zuoi eta gune honi.
Eta honekin lotuta (gune honen izaerari)eta Benitoren azken iruzkinaren haritik, gogoeta laburra. Sentsazio kontrajarriak sortzen dizkidate hemen irakurtzen ditudan kontu askok. Alde batetik, ekarpen interesgarriak, aberatsak, bide-berri-irakitzaileak iruditzen zaizkit, LLLren inguruko hau bezalakoak. Baina, bestetik, nolabaiteko etsipena ikusirik, antza, inork gutxik hartzen dituela gogoan eta buruari buelta pare bat gehiago eskaini nahi diela. Eta hau oinarri-oinarrizko "soldaduez" eta goragoko "sargento" edo "komandantez" ari naizela.
Gainera, ikusten dut gogoetok neurri bateran errepikatu edo egiten direla, (ikusi Benitok berak aipatzen duen ikas-paisaiaren kontua) baina bestetik urrats bat aurrerago egiten dutela, aurrekoa nolabait orraztuz, borobilduz eta aberastuz. Baina prozesu hau ia beti berber(ar)en eskutik dator. Honen haritik iradokizuntxo bat: akaso ez litzateke eraginkorragoa eta parte hartzeko motibagarriagoa gogoetok hasieran xumeagoak eta ez hain elaboratuak balira?
Urte Berri honetan apustu sendo bat egin beharko genuke hau guztia ahalik eta gehien sozializatzen. Euskara irakasleak bide bat da, baina hor ere ez dakit nolabaiteko "neguko koarteletarako atzera-egite" prozesua ez ote dugun bizi. Arestian eskainitako iradokizuntxoa honetarako ere izan liteke baliagarri.
Atoan: aipamena 924
De què serveix un wiki a qui no té res per coconstruir amb ningú? De què serveix un mapa conceptual a qui no té ni necessita tenir idees ni pensar? De què serveix un bloc a qui no vol compartir res, a qui no sap ni enraonar ni escriure? De què serveixen les eines del web 2.0 als qui no tenen una actitud 2.0?
Zertarako nahi du wikia inorekin ezer eraikitzeko ez daukanak? Zertarako nahi du mapa kontzeptuala ideiak izan eta hausnartu beharrik ez duenak? Zertarako nahi du bloga ezer konpartitu nahi ez duenak, elkarrizketan jardun eta idazten ez dakienak? Zertarako web2.0aren tresnak 2.0 jarrerarik ez daukanak?
Robin Good ezizenaren atzetik Luigi Canali de Rossi dugu, sarean azkenotan teknologia, ikaskuntza, hezkuntza eta abarren ingurumarian nabarmendu diren figuretako bat. Webgune aktibo eta mamitsua du, eduki interesgarriz beterik, ingelesez, italieraz eta portugesez idatzita.
Haren artikuluen artean lehengo abenduaren 26an publikatu zuen The 10 Key Components Of An Ideal Learning Environment And The Timba Music School Model (Ikasteko ingurune idealaren 10 osagai nagusiak eta Timba musika eskolaren eredua) irakurri dut.
Erromako musika eskola baten funtzionamendua eta ikuspegia abiapuntu eta aitzakia hartuta, ikasteari buruz ondorio mamitsuak atera eta ikastea ahalbidetzen duen testuinguruaren 10 osagaien zerrenda egin digu.
Hau da zerrenda laburtuta (ez daukat astirik-gogorik-animorik itzultzen hasteko, baina baten bat animatzen bada...):
Musikatik euskarara pasatzeko ez genuke egokitzapen handirik egin beharko, ezta? Nago hauek guztiak hemen inoiz nola edo hala aipatuta ditugula gainera.
Argazkia: Ikusten eta ikasten. Egilea: Thorbion (Flickr). Lizentzia.
Halako proportzioa nabaritu dut nik ere mezuaren trinkotasuna eta erantzunen kopuruaren artean. Zenbat eta kontu serio eta burutsuagoak orduan eta erantzun gutxiago. Pentsa daiteke inork ez duela irakurri agian, ez dut uste, agian tontakeriak baino ez ditugu esaten, litekeena da eta kasu horietan eskertuko litzateke baten batek bekatuaz ohartaraztea, baina hori baino askoz larriago izango litzateke irakurtzen duenak luzera ikusita denari "amen" esatea, liburu lodiei edukitzen zaien fede-errespetuarekin.
Etengabeko ikaskuntza edo ikaskuntza iraunkorraren loraldi honen arrazoiak ez ditut neuk ere oso argi, baina susmo-barrunto txiki bat bai: gauza hauetaz enpresa, lan-mundua eta lan prestakuntzaren inguruan hasi dela hitz egiten dirudi batzuetan. Badakizue, "serio" jarri eta emaitzak eskatzen diren lekuetan.
Nirekin ados dagoenarekin ados egon beharko :DD. Hala ere, uste dut esan duguna azken-azken batean bista-bistan dagoen asuntoa dela: hizkuntza ez da soilik ikasten ikasgelan eta ikas-orduetan, eta hizkuntza egunean-egunean berreraikitzen den sistema da (egunero ikasten da orduan?).
Ikuspegi hori hartzea baino ez da. Dena dela, segi dezagun matazatik tiratzen. Plistirena irakurrita bekaturen bat zurituko dut seguruenik.
Alderdi positibotik ere begiratu daiteke. Gutako bakoitzeko 100 lagun dabiltza irakurtzen eta lantzean behin zerbait idazten. Pentsa dezagun mutu baina ez gor dabiltzla.
Kontu konplexua partizipazioarena dena dela. Komunitatearen kontzeptua beste.
Lehenengo penitentzia: Batzuetan mezu hutsal batek hamaika iruzkin jasotzen ditu eta garrantzizkoak apenas pare bat, mezugilearengan nolabaiteko noraeza sortuz. Honelakoa dugu Benitoren mezu hau, garrantzizkoa, puntuz puntu aztertu beharrekoa, buelta bat baino gehiago ematea merezi duena, zalantzarik gabe.
Bigarren penitentzia: etengabeko ikaskuntza bera. Egia da mugimendua ez dagoela gelditzerik. Gizakia etengabe ari dela ikasten. Zergatik, orduan, etengabeko ikaskuntza kontzeptuaren berreraikitze lan hau, orain eta gaur? Bada, prozesu guztiak azkartu egin direlako, 'fast' gizarte baterantz goazelako. Orain arteko konpartimentazioak (ikasteko garaia / lan egiteko garaia / atsedenerako garaia) huts egiten / egingo duelako.
Lehenago, bizitzarako eta lan bat garatzeko ikasten genuen baina oraingo gazteek bizitza profesional askoz anitzagoa izango dutela aurreikus liteke, oraindik ezagutu ere egiten ez ditugun zereginetan arituko dira zenbaitzuk, beraz, etengabeko egokitze/ikaskuntza prozesua ezinbesteko izango dute. Eta, gainera, teknologiak erraztu egingo ditu zenbait ikas-prozesu. Ona al da hau? Zeri erantzuten dio, benetan, etengabeko ikaskuntzak: sistemaren egokitzapen beharrei ala pertsonaren hazkuntza intelektualari? Bego, oraingoz, galdera bere horretan.
Hirugarren penitentzia: Eta gurera ekarrita, zer? galdetzen du Benitok. Galdetu bakarrik ez, bidea ere erakusten du. Ados nago berarekin, beti ados egote hau ere penitentzia moduko bat den arren ;-D Ezein ikaskuntza, euskararena barne, ezin da soilik gauzatu ikasgelan, ordu jakin batzuetan, modu antolatuan eta kontrolatuan. Euskaltegia eta ikastaroa ez dira ikaskuntza modu bakarrak. Euskara ikasteak hizkuntzaren erabilera sozial eta pertsonalarekin izan behar du lotura. Eta honetarako beharrezkoa da ikaskuntza horretako agente guztien (ikaslea, euskaltegia, hiztun komunitatea...) rola eta kokapena definitzea/berdefinitzea.
Laugarren penitentzia: Benitoren mezuaren hariari tiraka, buelta asko eman dizkiot buruari eta mataza endredatu endredatu egin zait. Etengabeko ikaskuntza aukera eta arrisku moduan ikusten dut. Dena den, ez nuke iruzkin hau gehiegi luzatu nahi eta zuek ere endredatu. Laburrera, gai honi beste ikuspuntu batetik heltzen dion mezutxo bat idatziko dut hemen berton, sinple-sinplea. Irakurtzea zeuek bete beharreko penitentzia izango da, gustuko baduzue behintzat.
Vladimir Propp ikertzaileak Errusiako herri-ipuinak aztertu eta guztietan egintza batzuk errepikatu egiten zirela konturatu zen. Delako ipuin horietan ikusi zituen egintza (berak FUNTZIO deituko zien) guztiak deskribatu zituen, 31 hain zuzen ere. Hona ekarri ditugu lehenengoak, kotakizuna zerk abiarazten duen erakusten digutenak:
Familiakoren bat urrundu (edo hil, kasurik txarrenean).
IKT-ek gure ahotsa entzunarazteko aukera eman digute eta gutako gehienok mutu diraute...
Atoan: aipamena 923
La dificultad y hasta la muerte de una lengua puede proceder de que la normatividad se aleje tanto del uso cotidiano, que la lengua deja de ser instrumento que facilita la comunicación.
Meliáren bigarren aipamena gaur. Guarani hizkuntzaren ikertzailea dugu Meliá. Gogoeta interesgarriak dakarzkigu. Hau hemendik atera dugu: Usos y normas en el guaraní paraguayo (World Congress on language policies)
Atoan: aipamena 922
La lengua será hablada si ella es todavía la lengua de la comida y de la cocina, del trabajo y de sus instrumentos, del juego y de la juerga.
Jakob Nielsenek aspaldian idatzi zuen artikulu hau partaidetzaz. Bi grafiko hauetan laburtzen da:
Iñakik irakaskuntzarekin lotutako rolen definizioak aztertu ditu. Prodepeutarena gustatu zait, 
53,6 milioi guztira. HABErentzat 35,4, zatirik handiena. Asko? Gutxi? Nahikoa? Gehiegi?
Atoan: aipamena 918
Kontrolagarria dena ez da beti erreala izaten, eta eta erreala dena ez da beti kontrolagarria.
Via Microsiervos.
Sare sozialak modan dauden honetan euskararen irakaskuntzan zelan aplikatu pentsatzen hasi beharko genuke. Ala ez?
Ordenagailuko pantailan irakurtzearen zailtasuna eta nekea gainditzeko liburu baten tamainako e-book irakurgailu hauek hasi dira merkaturatzen. Tinta elektronikoa deritzon teknologia erabilita testu elektronikoak paperean irakurtzearen abantailekin irakurtzea ahalbidetzen dute. Erreportajea argitaratu dute Gaur8-n.
Bestalde, hemen daukazue Iliad e-book irakurgailuaren bideo-erakustaldia:
Atoan: aipamena 915
Nik beti esaten diet erdaraz gaizki hitz egin arren, esaten duten guztia ulertzen dudala. Haiek ulertzen al didate niri?
Gaur8 aldizkarian Urdiaineko hiru euskaldun "elebakarren" oroipenak eta istorioak ekarri dizkigute: Ez dira elebakarrak, badakite erdaraz, baina euskara izan dute bidelagun kasik bakarra
Jende taldeak (fisikoak) sortzeko eta topatzeko zerbitzua.
via Delicious/bontxi
soinuak, zaratak eta hotsak lortzeko lekuak
via Delicious/bontxi