Sartu:
Elgg erabiliz

benito :: Bloga :: Euskara berria

January 17, 2008

http://karrajua.org:80/blog/benito/euskara_berria

Xabier Mendiguren Elizegik Nire uste harroan blog berri(tu)an:



Aurrekoak irakurrita, badirudi euskalkiz hitz egitea dela ondo egiteko modu bakarra, eta itxi samarra baldin bada, hobeto. Baina ez. Pou anaiek (ez dakit izena nola duten ere, barka nazatela) euskaldun berriaren ahoskera tipikoa dute, Kutsidazutar guztien irribarrea pizteko moduko doinu horrekin, eta hala ere, egundoko soltura daukate hizketan, bixitasuna, abiada, zehaztasuna eta oparotasuna. Euskalduntze masiboaren ondorioz gure ondorengo guztiek horrela hitz egingo dutela hitz emango balidate, ni naizen talibantxo hau ez nintzateke izutuko; aitzitik, berehala izenpetuko nuke, hala izan dadin.




Pou anaien euskara mezutik hartuta.


Hizketan entzun nahi badituzue Antartika eitb07 webgunean dauzkazue bideo batzuk. Ale bat:



 



Hemen Eneko eta Iker Pouren webgunea.



Egilea: benito

Identifikaturik egon behar zara mezu bat idazteko.