Lanaldi erdiz, 2008ko urritik hasita 2009ko ekainera arte (luzagarria), Enkarterriko Berbalagun programaren mintzapraktika taldeak, kultur ekintzak, publizitatea eta koordinazio lanak antolatu eta gauzatu beharko ditu. Berbalagun egitasmoaren helburua euskaldunei eta euskara ikasleei erabilera eta praktika guneak eskaintzea da.
EZINBESTEKO BALDINTZAK:
· Euskalduna izatea.
· Informatikari buruzko oinarrizko ezagutza.
BALORATZEKOAK:
· EGA titulua edo baliokideak.
· Talde dinamizazioan eta antolaketan esperientzia
· Enkarterrikoa izatea.
CURRICULUMAK JASOTZEKO:
Interesdunok bidali zeuen curriculumak IRAILAREN 12a BAINO LEHEN ondoko helbideetara. Gutun azalean BERBALAGUN idatzita agertu behar da.
Balmasedako Euskara Zerbitzua
San Severino plaza 1,
48.800 Balmaseda
Mankomunitateko Euskara Zerbitzua
La Inmaculada auzoa, 1548.850 Aranguren - Zalla
E-postaz bidaliz gero: edorta-l@aek.org
Erreferentzia: enkarterriko berbalagun
ARGIBIDE GEHIAGO:
618 57 44 66
Uda garaia bukatzear dugun arren, honek ez gaitu goibeldu edo moteldu behar. Izan ere, Mamarigako Kultur Etxean ikastaro zerrenda osotu bat atondu dute gure kultur irrikak asetzeko. Dena gainera, autogestioaren bidez sustatua. Hona hemen kartela:

BERBALAGUNek hirugarrenez antolatu du josten ikasteko ikastaroa, baina oraingo honetan "Euskal Jantziak" egitea pentsatu genuen. Pentsatu eta egiten hasi; nahiz eta hogeita bostek izena eman, larregi zela-eta hogeita bat baino ez genituen onartu. Maiatzean hasi eta uztailaren erdira arte luzatu genuen jostaldia.
IKASTAROKO ARGAZKI BATZUK:Lehenengo egunean muestrarako beste batzuen gonak eraman genituen eta bakoitzaren gustuaren arabera aukeratu genuen modeloa.
Sexualitate tailerrean parte hartu dugunok, Hirusta kolektiboari eskerrak eman nahi dizkiogu:
- Oso gustura egon gara azalpenak ulergarriak eta oso argiak izan direlako..
- Denbora oso azkar pasa zaigu.
- Lotsa kentzeko, egunero jolas batekin hasi dugu saioa eta gero sexualitatearen barruan gai desberdinei buruz hitz egin dugu. Kotte oso goxoa da eta berarekin hitz egitea oso erraza da.
- Haurrei sexualitateari buruz hitz egiteko guk dugun ikuspegi aztertu behar dugu eta honen arrazoia.
Elizaren eragina, bekatua, emakume eta gizonari egotzi izan zaizkion rolak, estereotipoak, aurreiritziak,... Gauzak pixkanaka aldatzen ari dira baina oso mantso. Erlijioaren eraginez oraindik sexualitatea tabu moduan bizi dugu eta gaiari buruz serio hitz egiteak lotsa ematen digu. Hau guztia (egiten duguna eta esaten duguna) zuzenean eta zeharka gure seme – alabei transmititzen diegu.
Bestalde, sexu harremanetan erabil daitezkeen jostailuak ere ezagutu ditugu..
Gure kezkak azaldu ditugu: haurrekin nola hitz egin, gaztetxoekin gaia nola atera,... baina ez dago formula magikorik! Baina norberaren nahia eta borondatea da garrantzitsuena!
- Gaiari buruzko zalantzarik izanez gero.... gurekin, Zilegi Eskolarekin, harremanetan jarri besterik ez duzu, edota Hirusta kolektiboarekin.
Joan den hilabetean, ekainean, Uztaro Kooperatibako kide batek euren proiektuaren berri azaldu zigun, eta bertan parte hartzeko gonbidapena ere jaso genuen.
Zer da Uztaro kooperatiba?
Egungo ekoizpen sistema globalizatuaren alternatiba moduan jaio zen Uztaro Barazki Kooperatiba eta Gipuzkoako hainbat herritan ditu kideak: Andoainen, Villabonan, Lasarten, Zestoan eta Azkoitian. Produktu ekologikoak ekoizten ditu, egun ezohikoa den bidea erabilita. Eskutik eskura egiten dute banaketa bitartekorik gabe.
Aldaketa handiak pixkanaka lortzen direla erakusten ari da Uztaro Kooperatiba. Orain dela hiru urte sortu zutenetik, nekazaritza modu berria, produktu ekologikoak, lankidetza eta kooperazioa sustatzea du helburua.
Uztaro Barazki Kooperatiba ekoizleen eta kontsumitzaileen kooperatiba da. «Guk geuk erabakitzen dugu zer landatu eta gu gara prozesu guztia aurrera eramaten dugunak: landaketa, baratzeko lana eta uztaren banaketa. Bestalde, kooperatibako erabaki guztiak, denon artean hartzen ditugu".
Ospakizun guztiak mahaiaren inguruan egiten ditugu guk.
Hona hemen horren adibideak:Hizkuntz Eskakizuneren bat ateratzen dugunean, ospatu egin behar dugu. Amaia Erkorekako kajan polito ordainduko zenuen, ezta?
Idoiak Irlandan egon zenean bertako ogia egiten ondo ikasi zuenez, hilean behin, gure gozamenerako hamaiketakoa ekartzen digu.
Arrakastatsua izan zen uztailaren 19an ospatu zen 1. Euskal Jaia. San Juan Ibarra plaza umeentzat egokitu zuten, eta Pasealekua nagusientzat.
Goizeko hamarretan hasi eta gaueko hamarrak arte luzatu zen jaia. Ekitaldirik jendetsuena iluntzeko kantaldia izan zen, bertan 1.000 lagun baino gehiago elkartu zen Niko Etxart, Erramun Martikorena, Mikel Markez eta Gorka Knor entzuteko.
Egun horretarako 2.900 zapi atera zituen Udalak, eta horietatik 2.000 saldu ziren. Beraz, jendearen gustukoa izan zela pentsa genezake.
Egunak eskatzen zuen moduan jantzita irten ginen kalera; ikastaroan josi genituen gona, amental zein zapi erakusteko aukera ezin hobea izan genuen.
Egun horretan atera genituen argazki batzuk dituzue hauek:
Eiderrek eta Naiarak buruko zapia ipintzen badakite, ezta?
Izeko-lobak dotore gero!
Lore, tximurtu egingo duzu gona dotore hori!Udako azken ondarrak aprobetxatzearekin batera, mintzakide mingaina dantzan jartzeko desiatzen dago.
Zuk ere mingaina dantzan jarri nahi?
Adi hurrengo berriei!
Hau da gure giroa BERBALAGUNEN, frogatu nahi????
Irailetik aurrera berriro bueltan gaude. Etor zaitezte euskara nahi duzuen modura praktikatzera!!!!!!
<
Iaz egin genuen moduan, 2007-08 ikasturtean egindako lanak ekainean ikusgai jarri genituen Kultur Etxean. Gakorratza (gantxilloa), talla eta euskal jantziak egiten edo lantzen ibili gara aurton.
Hona hemen ateratako argazki batzuk: Loreak, lepokoak, belarritakoak, tapaukak, adur-zapia, txalak, txanoak, tapeteak,...