Sartu:
Elgg erabiliz

News :: Bloga :: Archives

April 2008

April 02, 2008

http://sakanamintza.blogspot.com/2008/04/hizkera-informala-euskaraz-gazt


Altsasuko Kima euskara taldeak topaketa batzuk antolatu ditu datorren aste hauetarako.Topaketaren helburuak hauek dira: “gazteei egoera informaletan euskarazko erregistro kolokiala erabiltzera animatzea eta hizkuntzarekin jolastu eta ondo pasa daitekeela erakustea”. Hainbat “jolas eta dinamiken bidez adarra jotzea, haserretzea eta ligatzea” landuko dituzte gazteek topaketetan. Altsasuko euskara taldeak antolatutako topaketa hori 5 saiotan garatuko da: apirilaren 13an, 20an eta 27an, domekarekin, eta maiatzaren 10ean eta 17an, larunbatarekin, Gure Etxean, 18:00etatik 20:00etara. Kimak aurreratu duenez, gazteak saio batera edo guztietara joan daitezke. Gehienez ere 25 parte-hartzailerendako tokia dago. Hori bai, aurretik izena eman behar da Altsasuko Udaleko Gazte Txokoan (altsasukogaztetxokoa@hotmail.com). Apirilaren 10era arteko epea dago.

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://sakanamintza.blogspot.com/2008/04/hizkera-informala-euskaraz-gazt

Altsasuko Kima euskara taldeak topaketa batzuk antolatu ditu datorren aste hauetarako.
Topaketaren helburuak hauek dira: “gazteei egoera informaletan euskarazko erregistro kolokiala erabiltzera animatzea eta hizkuntzarekin jolastu eta ondo pasa daitekeela erakustea”. Hainbat “jolas eta dinamiken bidez adarra jotzea, haserretzea eta ligatzea” landuko dituzte gazteek topaketetan. Altsasuko euskara taldeak antolatutako topaketa hori 5 saiotan garatuko da: apirilaren 13an, 20an eta 27an, domekarekin, eta maiatzaren 10ean eta 17an, larunbatarekin, Gure Etxean, 18:00etatik 20:00etara. Kimak aurreratu duenez, gazteak saio batera edo guztietara joan daitezke. Gehienez ere 25 parte-hartzailerendako tokia dago. Hori bai, aurretik izena eman behar da Altsasuko Udaleko Gazte Txokoan (altsasukogaztetxokoa@hotmail.com). Apirilaren 10era arteko epea dago.

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://aiaraldea.blogspot.com/2008/04/kantu-afaria.htmlhttp://aiarald

Kaixo berbalagunok! Ostiral honetan, apirilaren 4an, Kantu afaria izango duzue Laudioko Basalarrinaren egoitzan Berriketan Musika taldearekin. Kantuzaleen taldeak antolatutako kantu-afari hau arratsaldeko 20:00etan izango da eta sarrerak Laudioko AEK euskaltegian salgai izango dituzue (6€). Ostiralean denok kantatzera!!!

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://aiaraldea.blogspot.com/2008/03/mendi-irteera.htmlhttp://aiaral

Kaixo lagunok!!
Igande honetan, martxoak 30, Laudioko berbalagunok Goikogane Mendi Taldearekin batera Okondon dagoen "Mareazulo" kobazuloa ezagutzeko mendi irteera bat antolatu dugu. Ibilaldia goizez egingo dugu, goizeko 9:00etan Laudioko herriko plazatik irtengo gara eta eguerdiko 14:00ak inguru itzuliko gara. Jarraituko dugun ibilbidea honako hau izango da: Laudioko plaza, Ermu, Kurutziaga, Mareazulo, Okondo eta Laudio. Aukera ezinhobea duzue hau euskaraz hitz egiteko eta naturaz gozatzeko. Igandean goizeko 9:00etan Laudioko enparantzan ikusi nahi zaituztet!!

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://www.blogari.net/blogs/../berbalea/2008/03/13/helbidea_a

Helbidea aldatu dugu. Hemendik aurrera, Lea-Artibaiko Berbalagunen berri izateko, klikatu hemen
 www.lea-artibaikoberbalagunak.blogspot.com

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://aiaraldea.blogspot.com/2008/03/dolumin-barikua.htmlhttp://aiar

Badator Laudioko Dolumin Barikua eskualdeko ganadu feriarik ezagunena. Martxoaren 14an izango da, aste santuaren aurreko ostiral edo barikuan ospatu ohi delako. Kaleko baserritar giroak, gaur egun erdi ahaztua dugun Laudio jatorrera hurbilduko gaitu. Euskal musika, alaitasuna, poteo zorabiagarria eta... euskara bera denon ahotan. Ez zara animatzen? Esan eta elkarrekin joango gara!!!

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://gernikaberba.blogspot.com/2008/03/amaren-eskuak-liburuaren-azalpe

Egunotako neguko eguraldiak programatuta geneukan hitzaldia atzeratu du. 30 bat lagun hurbildu zen idazlea entzutera, baina ezin denean ezin da.

Eguraldiak laguntzen badu, atzeratutako berbaldi hori apirilaren 10ean izango da, arratsaldeko 7,30etan Kultur Etxean.

Karmele Jaio bertan ez izan arren, liburuaren gaineko hausnarketa eta eztabaida egiteko aprobetxatu genuen liburua irakurrita geneukan zenbait lagunek.


Hona hemen saio horretan ateratako argazkiak:

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://aiaraldea.blogspot.com/2008/03/liburu-azoka.htmlhttp://aiarald

Aste honetan zehar, bihartik hasita, Amurrioko liburu azoka bisitatzeko aukera izango duzue. Martxoaren 12tik 16ra iraungo du eta Amurrioko Juan Urrutia plazan izango duzue ikusgai. Liburuen mundua gustoko baduzue Amurriotik pasatu eta liburu guzti horien artean aukeratu!

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://galdakaoberba.blogspot.com/2008/03/ostegunetako-berbataldea.htmlht


Hemen daukazuen talde jator jator hau Ostegunero 21:00etan biltzen da Gambrinus tabernan. Lanetik eta klasetik irten berri eta horren alai biltzen dira euskaraz



Hona hemen talde bereko beste partaideak. Gorriz jantzita Cristina daukagu, dagoeneko famatu suertatu zaigun loteri saltzailea. Gogoratzen ez duzuenontzat Galdakaon 4.garren saria jaso genuen. Alboan gure Asun antolatzailea, ideia eta asmamen handiko laguna beti edozer antolatzeko prest.

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://sestaoberba.blogspot.com/2008/03/non-gogoa-han-zangoa-motibazioa

“MOTIBAZIOA ETA KATRAMILAK LANDUZ”
Asisko Urmenetaren eskutik

Euskara ikasten ari zaretenok ezin izango duzue galdu, egunero euskaltegira joateko gogoa piztuko dizue eta!
Noiz: martxoaren 13an, osteguna, 19:00etan
Non: Barakaldoko Hizkuntza eskolan
Antolatzailea: Taldegaztea. taldegaztea10@barakaldo.org

Sestaokook:
Noiz: martxoaren 13an, osteguna, 18:00etan
Non: Kasko plazako metro geltoki sarreran

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://sestaoberba.blogspot.com/2008/03/bihotz-bakartiek-topagunea.html

BIHOTZ BAKARTIEN KLUBA (BBK), "KATAMALO"
Non: "Kalderapeko" Kulturgune-tabernan. Txakur Kalea, 1 Bilboko Zazpikaleak.
Eguna: Martxoaren 13a, osteguna.
Ordua: 20:30
Sarrera: Doan!
Antolatzailea: Lizardi Mintza Taldea
ARRAKALAK ikuskizunarekin hasitako bidean, bihotz bakartien klubak,poemak kantu bihurtu eta hausnarrerako bazka eskaintzera dator berrizere. KATAMALOA esaten diogu euskaldunok gure aurpegia beste batbihurtzeko erabiltzen dugunari. ez garena azaldu beharraz, itxurakeriaz,hipokresiaz, sakon maitatzeko beldurraz, zoriontsuak izan ezinaz, lotsaz,harrokeriaz, benetan garena onartu nahi ezaz idatzi ditugu poemak etakantuak. barre egingo diogu geure buruari eta hurkoarenari, tristatuegingo gara ispiluaren aurrean eta harro biluztuko gara. ostentzeaagertzeko era bat baino ez delakoan.

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://www.asapala.org/mahatsorriak/blogs/../berbalaguna?title

http://www.asapala.org/mahatsorriak/blogs/admin/b2edit.php?blog=847

Sagardotegiaren ajearen ostean zer hoberik aurpegia ondo garbitzea baino? Makilaje ikastaroan.


A ze freskura krematxoa aurpegian! Eta zelako guapak gero!
Makilaje ikastaroa


Argazki gehiago hemen.


Animatu zaitezte!


Nahi dugunean ikastaro gehiago antolatu ahal ditugu euskaraz In Faradis dendan.

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

April 09, 2008

http://galdakaoberba.blogspot.com/2008/04/silver-berbalagunkide-berria.ht

Kaixo guztioi!!!!! Silver naiz eta BERBALAGUNKIDE berria naukazue. Astearte eta Ostegunero 9:15enetan Galdakaoko talde jator batekin paseoan edo mendi txangoak egiteko elkarltzen gara. Badakizue ba, nahi izanez gero idatzi nire e-postara:
galdakao_berba@aek.org

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://sakanamintza.blogspot.com/2008/04/euskaltegietako-euskara-ikaslee


Badator 4. urtez, euskaltegietako ikasleei zuzendutako ipuin lehiaketa. Kima euskara taldeak antolatutako ipuin lehiaketan Altsasu, eta Sakanako, euskaltegietako ikasleek parte hartu dezakete.
Batetik, euskalduntzen ari diren pertsonei ikasitakoa praktikan jartzeko aukera ona izan daiteke, eta bestetik, euskara ikasteko konpromisoa hartu duten altsasuar, eta sakandar, guztien ahalegina nabarmenduko da.

Parte hartzaile guztiendako saria dago. Horregatik euskara ikasten edo alfabetatzen ari direnei parte hartzera animatu nahi ditugu. Bestalde, lehiaketaren irabazleak sari berezia eskuratuko du. Apirilak 28 arte duzue ipuinak aurkezteko epea. Badakizue ba! hartu boligrafoa eta hasi irudimena dantzan!!
Informazio gehiago http://www.altsasukokima.com/.

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://gernikaberba.blogspot.com/2008/04/amaren-eskuak-hitzaldia.htmlhtt

Karmele Jaioren "Amaren eskuak" liburuaren gaineko hitzaldia apirilaren 10ean, arratsaldeko 19:30ean izango da.
Joan nahi duzuen guztiontzat, hemen duzue gonbidapen txartela
.

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://gernikaberba.blogspot.com/2008/04/ezetz-jakin-lehiaketa.htmlhttp:

Martxoko irabazlea Izaskun Ormaetxea izan da. Lorategietako AUZUNE tabernakoen izenean Mª Carmen Cabellok eman zion bi lagunentzako afari-saria.
Oraingo honetan, 75 erantzun jaso ditugu eta horietatik, guztiz ondo, hamahiru baino ez dira egon.
Argazkian Euskera Zinegotzia, Udal Euskaltegiko idazkaria, AEK-ko zuzendaria, irabazlea, sari emalea eta BERABALAGUNEko teknikaria.

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://galdakaoberba.blogspot.com/2008/04/ostiraletako-taldea.htmlhttp://

Neska "saltsera" hauek, Ostiralero 11:00etan Goiz-Argi tabernan batzen dira . Ez izan lotsarik eta eurekin elkartu, oso animoso hartuko zaituztete.

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://sakanamintza.blogspot.com/2008/04/badator-eusakarazko-film-laburr


Adi guztiok!!!!!!

Kima Euskara Taldeak, TOPAGUNEA Euskara Elkartearen Federazioaren bidez, Altsasura film laburren zirkuitua ekarriko du. Bere bidez euskal kultura, kasu honetan zinema, sustatzeko aukera eskaintzen du. Zirkuituaren 5. edizioa da aurtengoa eta irauten duen bitartean euskal geografian barna 38 emanaldi eskainiko dira.

Altsasun, zirkuituko gainontzeko tokietan bezala, 10 film labur pantailaratuko dira.
Kima Euskara Taldearen eskutik, Film laburren V. Zirkuituak apirilaren 9an eginen du Altsasun geldialdia. Film laburrak Iortia kultur gunean ikusteko aukera izanen da, 19:30ean. Gainera, gurekin batera Mikel Alvarez izanen da, pantailan ikusiko dugun Azken trena film laburraren zuzendaria. Hark bere esperientzia kontatzeaz gain, bildutako guztiek egindako galderak ere erantzunen ditu.
Film-laburren emanaldira joateko gonbitea egitea besterik ez zaigu falta. Iortia kultur gunean elkar ikusiko dugulakoan, ongi izan!

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://aiaraldea.blogspot.com/2008/04/amurriko-berbalagunak.htmlhttp:

Egon on guztioi! Oraingo honetan Amurrioko berbalagun talde bat aurkeztuko dizuet. Argazki honetan ikusten dituzuen emakume eder hauek Ama talde bat osatzen dute. Asteazkenero seme-alabak eskolan dauden bitartean, arratsaldeko 15:15etatik 16:15etara, kafetxo bat hartzeko biltzen dira. Atxubi tabernan elkartzen dira eta han asteko kontuak elkarri kontatzen dizkiote. Zuk ere euskaraz hitz egin nahi baduzu berbalagunen izena eman eta emakume hauek bezala primeran pasako duzu!!

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://gernikaberba.blogspot.com/2008/03/hamaiketakoa.htmlhttp://gernika

Aste Santuko oporrak izango ditugula eta hori ere ospatu egin zuen ostegunetako goizeko taldeak.
Ez genuen edozer jan, ez; etxeko txorizoa eta Kepak egindako ogia. Goizeko bostetan jaiki omen zen ogi hori egiteko. Gari (ezpelta) aleak eho, hortik ateratako irinari ura eta legamia egin (orea egin) eta jagi ondoren bere labe berezian geuretzat, bereziki, egin zuen ogi integral hori.
Etorri ez zinetenok hara zer galdu zenuten:


Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://aiaraldea.blogspot.com/2008/03/berbalagun-taldeak_18.htmlhttp:

Kaixo lagunok! Hemen gaude berriro ere berbalagun talde berri bat aurkezten ea parte hartzen animatzen zareten. Argazkian ikusten duzuen talde hau aurten sortu da Laudion eta bost lagunek osatzen dute. Ostiralero, arratsaldeko 18:00etan Arrañope tabernan elkartzen dira. Zuk ere parte hartzeko prest baldin bazaude haiekin bildu zaitezke, hori bai, aste santuko oporren bueltan (apirilaren 4an). Hastear dauden oporrak primeran pasa eta bueltan gurekin ikusi nahi zaituztet euskaraz berba eta berba!!!

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://ermuaberba.blogspot.com/2008/03/euskal-masajea_14.htmlhttp://er

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://berbaterri.blogspot.com/2008/03/sagardotegia.htmlhttp://berbate


Zapatuan, apirilak 5, Astigarragako Rezola sagardotegirakotxangoa izango dugu 18 eta 30 urte bitartekoentzat. Irteera 18.00etan izango da, afaldu aurretik poteoa egongo da eta gero Hernanitik parranda botatzeko aukera gaueko 3rak arte gutxi gorabehera.
Prezioa: 25 €

Izena eman: Zure herriko gazte informazio zerbitzuan martxoaren 28ra arte

Antolatzailea: Enkarterriko Gazte Informazio Zerbitzuak

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://berbaterri.blogspot.com/2008/03/anje-duhalde.htmlhttp://berbate


Barikuan, apirilak 4, Anje Duhalde euskal kantaria izango dugu Sopuertan. Hortaz lapurtar honen kantak entzutera etor nahi duzuen guztiok Sopuertako Aterpe tabernara joan besterik ez duzue, arratsaldeko 20:00etan.

Sarrera: Doan

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://berbaterri.blogspot.com/2008/03/gurasoentzako-ikastaroa.htmlhtt

Guraso euskaldunek zuen seme-alabekin euskaraz jolasteko aukera aparta izango duzue. Martxoaren 25,26,27 eta 28an, arratsaldeko 18:30etik 20:30era umeentzako abestiak eta jolasak ezagutzeko ikastaroa egongo da.

Izena emateko Zallako Gazte Zentrotik pasatu edo e-posta bat bidali: infogazte@zalla.org
Antolatzailea: Zallako Euskara Zerbitzua

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

April 13, 2008

http://sestaoberba.blogspot.com/2008/04/asteburupasa-goaz.htmlhttp://se

Asteburu bikaina 25 euroren truke!! Ezin duzue galdu!!
Hauxe da gutxi gora-beherako asmoa:
- Irteera: ostiralean 19:30-20:00ak aldera irten
- Itzulera: igandean lasai bazkaldu, batu eta buelta egin

Leortzako baserri-etxe baten hartuko dugu ostatu. Larunbat goizean Iruña-Veleian bisita gidatua egingo dugu eta arratsaldean han inguruan bueltatxoa. Igandean, eguraldiaren arabera, etxe inguruan den ibilaldia egingo genuke (Izki natur parke inguruan edo).
Etxea geure-geuretzat izango da eta, beraz, irudimenak ematen digun beste egin dezakegu! Izan ere, otorduak eta bisita kenduta, bestea geure esku egongo da (jokuak, parranda, dantzak...)
- Prezioa: 25 euro (bidaia, ostatua eta otorduak)
- Eraman beharrekoa: lo-sakua eta esku-oihala
Eman izena apirilaren 21a baino lehen!!

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://sestaoberba.blogspot.com/2008/04/modernizatu-zaigu-internet.html

Iritsi da internetera Bilboko euskarazko telebista!! Askotariko saioak (berriak, haur eta gurasoak, gazteak, kontzertuak, herri ekimenak, umorea) eta parte hartzeko aukera. Ezagutu ezazu!

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://sestaoberba.blogspot.com/2008/04/ekin-bideari-txirrindulazaleok.

Hau proposamen ederra! Anima zaitezte! Kontuz ibili ta ondo-ondo pasa!

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://sestaoberba.blogspot.com/2008/04/hamabosgarren-esaera-zaharren.h

Sopelako AEK-k hamabosgarrenez antolatu du Esaera Zaharren Txapelketa. Euskal esaerak ezagutaraztea eta erabilaraztea xede duen lehiaketa honen aurtengo edizioa apirilaren 12an burutuko da, Sopelan.
Taldeak lehiatzen dira txapelketa honetan, eta izena ematean (epea apirilaren 7an bukatuko da) 100 atsotitzeko zerrenda bat eskaintzen zaie, txapelketa egunerako ikasia izan dezaten. Hiru zatitan banatzen da egitaraua:
1) Eguerdian, herrian zeharreko kanporaketa: Algortako Bertsolari Eskolak prestatutako bertso idatziak kantatzen zaizkie taldeei, eta hauek bertso horien oinarrian zein atsotitz dagoen asmatu beharko dute.
2) Herri-bazkaria, Sopelako Ander Deuna ikastolako jantokian.
3) Bazkalostean, final handia: prozedura kanporaketakoa bezalakoa da, baina bertsoak bat-batekoak izango dira. Aurten, Nerea Elustondo eta Igor Elortza bertsolariak ariko dira.
Txapelketaren oinarriak HEMEN
Txapelketarako esaera zerrenda HEMEN
Esaeren azalpenak HEMEN

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://sestaoberba.blogspot.com/2008/04/euskaraz-sestao-afalduko-dugu.h

Apirilaren 18an euskarak zenbaterako balio digun frogatuko dugu!! Ederto pasatzeko aukera mmusikari eta bertsolari (Fredi Paya, Katxo Larrazabal eta Sestaoko Hasi bertso eskolakoekin) artean! Joku, karaoke eta bat-bateko artisten tartea!
Afari merke-merkea: gogoa, ilusioa eta etxetik ekarritako jan-edanak.

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://aiaraldea.blogspot.com/2008/04/film-laburrak-solasaldia.htmlht

Arratsalde on guztioi! Apirilaren 11n , ostirala, arratsaldeko 7,30etan euskarazko film laburren emanaldi bat egingo da Luiaondoko Zentro Sozialean. Emanaldi hau Hogeitalau Elkarteak antolatu du Aiarako Udalaren laguntzarekin. Guztira 10 film labur ikusi ahal izango dira eta ondoren, Gasteizko "TRASTAKA Ekoizleak" taldekoekin solasean aritzeko aukera izango dugu. Ostiral honetan denok Luiaondora!!

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://berbaterri.blogspot.com/2008/04/berbapoteoa_09.htmlhttp://berba

Ostiralean, apirilak 18, berbalagun guztiak biltzeko aitzakiarekin poteo bat egingo dugu Sodupeko tabernetan zehar.

Non?
Navarro tabernan
Ordua: 21:00etan

Antolatzailea: berbalagun

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://berbaterri.blogspot.com/2008/04/puntuak-berreskuratzera.htmlhtt


Euskararen gidabaimenean galdutako puntuak berreskuratzeko aukera zabaltzen da apiralaren 14tik 18ra. Jolaskide berria bakoitzeko puntu bat.

Informazio gehiago: 946670312

Antolatzailea: Berbalagun

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://aiaraldea.blogspot.com/2008/03/baltzolako-kobak.htmlhttp://aia

Kaixo berbalagunok!!
Zuetako asko oraindo oporretan jarraituko duzue baina aste honetan, martxoak 28, Urduñako udalak Baltzolako kobak ezagutzeko antolatutako txangoa gogoratu nahi dizuet. Irteera goizez izango da eta izena emateko azken eguna martxoaren 26a izango da. Parte hartzeko prest baldin bazaudete Urduñako kultur etxera hurbildu eta izena eman. Ondo segi!!

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

April 15, 2008

http://sestaoberba.blogspot.com/2008/04/hemen-da-euskal-txiki.htmlhttp:

Lazkao txiki izan da orain arte euskal txiki ezagunena; kontua aldatu da baina! Dionisio Tirikitaukik bere kanta eraman nahi du eta Eurovisionera: Txirriña Txirripitiña!!
Ta kontuz barreka errementatu gabe!

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://gernikaberba.blogspot.com/2008/04/gernika-oma-gernika-irteera.htm

Hilero antolatzen dugun moduan, apirilean egingo dugun irteerarako deia da hau. Gurekin etorri nahi duen edonorentzat dago zabalik proposamena.
Gogoratu Kukua gure artean dugula eta badaezbada komeni dela partikeran diru apurtxu bat eramatea.






Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://sakanamintza.blogspot.com/2008/04/boliviari-buruzko-proiekzioa-eu


Amets Arzallus bertsolari eta kazetariak Txomin Txueka argazkilariarekin batera egindako lanaren emaitza da 'Illimani, Boliviako izpiak eta hizkiak' hitzaldi-diaporama. Hitza, irudia eta soinua elkartu dituzte, Boliviaz aritzeko, hango jendeaz eta egoeraz. Bi lagunek Bolivian eginiko egonaldia Illimani liburuan jaso zuten eta orain izen bereko ikuskizuna aurkeztuko digute Irurtzungo Iratxo elkartean, Apirilaren 18an, Ostirala, gaueko 22:00etan.

Mintzakide guztioi bertaratzeko gonbidapena luzatzen dzuegu! Benetan interesgarria!

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://sakanamintza.blogspot.com/2008/04/bolioviari-buruzko-proiekzioa-e


Amets Arzallus bertsolari eta kazetariak Txomin Txueka argazkilariarekin batera egindako lanaren emaitza da 'Illimani, Boliviako izpiak eta hizkiak' hitzaldi-diaporama. Hitza, irudia eta soinua elkartu dituzte, Boliviaz aritzeko, hango jendeaz eta egoeraz. Bi lagunek Bolivian eginiko egonaldia Illimani liburuan jaso zuten eta orain izen bereko ikuskizuna aurkeztuko digute Irurtzungo Iratxo elkartean, Apirilaren 18an gaueko 22:00etan.
Mintzakide guztioi bertaratzeko gonbitea luzatzen dizuegu!

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://gernikaberba.blogspot.com/2008/04/euskal-jantziak-egiteko-ikastar

Hiru urtetan antolatu dugu josten ikasteko ikastaroa: praka barrenak hartu, kremailerak aldatu, botoiak josi,...... Oraingo honetan zeozer gehiago egin nahi dugu eta hara zer antolatu dugun; Urriko Azken Astelehenean, euskal ezkontzetan, edo jai berezietan janzteko euskal jantziak geuk egiteko saioak egingo ditugu.

Hemen duzue hori iragartzeko atera dugun kartela:




Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

April 21, 2008

http://sestaoberba.blogspot.com/2008/04/ostegunean-piztiak.htmlhttp://s

Disko kontzeptualak eta gitarreroak egiten dituen nortasun propiodun taldea. 60-70 hamarkadetako rock and roll ortodoxoa gustuko dutela nabari izan arren, beraiengandik gertuen izan dituzten belaunaldien eragina da nabariena: REM, Pearl Jam... Testu sakonak, sonoritate berezia daukatenak. Zuzeneko indartsuak egiten dituzte.

Non: "Kalderapeko" Kulturgune-tabernan. Txakur Kalea, 1 Bilboko Zazpikaleak.
Eguna: Apirilaren 24a, osteguna.
Ordua: 20:30
Sarrera: Doan!
Laguntzailea: Bilboko udala - Kultura eta Euskera saila

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://sestaoberba.blogspot.com/2008/04/iepa-mamariga-euskaldun.htmlhtt

Mamarigako Kultur Etxea lanez lepo!!
Euskalgintza indartsu dabil aspaldidanik Santurtzin, bereziki Mamariga aldean. Bertan KULTUR ETXEAK ikastaro ugari antolatzen du autogestioa irizpidetzat hartuz eta horietako asko euskaraz dira!!
Asteazkenero 20:00etatik 21:00etara BERTSOLARITZA IKASTAROA
Asteazkenero 20:30etik 21:30era TXALAPARTA IKASTAROA
Ostiralero 17:00etatik 18:30era DJEMBE IKASTAROA
Hilean behin larunbatetan SEXUALITATE IKASTAROA goizeko 10:00etatik aurrera.
Kultur Etxeak jada 18 urte bete ditu baina hasieran bezain gazte eta adoretsu dabil. Segi dezala honela euskal kulturaren alde!!

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://meatzaldea.blogspot.com/2008/04/abanto-zierbenako-euskal-astea.

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://sestaoberba.blogspot.com/2008/04/maiatzeko-zubian-gredos-mendize


Egunak: Maiatzaren 1, 2, 3 eta 4a.
Irteteko ordua: Maiatzaren 1ean (osteguna) goizeko 8:00etan
Lekua: Bilboko San Nikolas elizaren aurrean.
Aterpea: Centro de Turismo Rural Fuente Alberche. San Martín de la Vega deAlberche (Avila).
Prezioa: 110 euro (Autobusa, aterpea, hiru gosariak eta hiru afariak barne).
Euskadiko Kutxa: 3035-0134-41-1340014489. Ordaintzeko azken eguna: Apirilaren 22a
Egun horretarako ordainduta ez duena itxaron zerrendara pasatuko da. Izena eman hemen!
Informazio gehiago Tel: 695 71 43 60 Laguntzailea: Bilboko udala - Kultura eta Euskera saila

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://meatzaldea.blogspot.com/2008/04/bertso-bazkariko-argazkiak.html

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://berbaterri.blogspot.com/2008/04/sukaldaritza-ikastaroa.htmlhttp

Bakarrik bizi zarenetik pasta eta entsalada besterik ez duzu jaten? Amaren hozkailutik janaria lapurtzeaz nekatu zara? Lasai egon, behar zenuena daukagu:
Zallako Udaleko Euskera Zerbitzuak oinarrizko sukaldaritza ikastaroa antolatu du maiatzarako. Ikastaro hau astearte eta ostegunetan izango da, 19.00etatik 21.00etara Mimetiz Herri Ikastetxeko jantokian eta euskera hutsez izango da. Guztira 16 ordu izango dira, 8 egunetan antolatuta. Prezioa 15 €koa da edo 10 € Zallako Gazte Karneta 08 edukiz gero. Izena emateko e-mail bat bidali helbide honetara infogazte@zalla.org edo pasa zaitez Gazte Zentrotik.

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://berbaterri.blogspot.com/2008/04/dultzainero-eguna.htmlhttp://be

Domekan, apirilaren 20an, Dultzainero eguna ospatuko da Gordexolan. Goiz osoan, Molinar plazan ekitaldi hauek izango ditugu:
  • Artisautza eta baserriko nekazaritzako elikagaien erakusketa eta salmenta.
  • Euskal dantzen alardea Enkarterriko eskualdeko dantza-taldeen eskutik.
  • Tradiziozko tresnen erakusketa eta salmenta.
  • Enkarterriko Eremu Geografikoaren turistentzako informazio-gunea.

Egitaraua:
10:00- Harrera
10:30- Kalejira
11:30- Hamaiketakoa
12:00- Meza
12:30-13:30- Dultzaineroak
13:30- Tabernajira
15:00- Dultzaineroen bazkaria

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://aiaraldea.blogspot.com/2008/04/mendi-irteera.htmlhttp://aiaral

Egun on! Larunbat honetan, apirilak 19, mendi irteera bat antolatu dugu Orozko aldera. Oraingo honetan, Julen Reketa mendizale ezagunak lagunduko gaitu eta berarekin batera honako ibilbide hau egingo dugu: Urigoiti- Atxulaur- Supelegor- Lezardi- Urigoiti. Ibilaldia goizez izango da, goizeko 8:00etan Laudioko Herriko Plazan geratu gara guztiok elkarrekin Orozkora hurbiltzeko eta Urigoitin martxa hasteko. Itzulera eguerdiko 14:00ak inguru izango da. Animatu zaitezte oso ibilbide polita da ta!! Primeran pasako dugu!!

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://berbaterri.blogspot.com/2008/04/euskal-jaia-turtziozen.htmlhttp



Zapatuan, Apirilaren 19an Euskal Jaia izango dugu Turtziozen

11:30 kalejira
12:00 Dantzen agerraldia
Turtzioz
Balmaseda
Artzentales
Zalla
Karrantza
Sodupe

13:30 Herri Kirolak Getxo taldearekin
15:00 Euskal Erromeria Aiko taldearekin

Egun osoa, La Quadra eta Zuazako albokariekin girotuta egongo da.
Antolatzaileak: Turtziozko Udala eta Turtziozko Dantza Taldea

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://berbaterri.blogspot.com/2008/04/larunbatean-apirilak-19-gazte-e



Larunbatean, apirilak 19, gazte eguna ospatuko da Balmasedako kaleetan. Egitarau aparta prestatu digute. Anima zaitez!

13:00etan txupinazioa eta kalejira orkresta animazio taldearekin.
15:00etan bazkari herrikoia san juan plazako arkupetan.
16:00etan etxegorriren esku hitzaldia eta ekintza gazte asanbladaren bideoemanaldia.
18:00etan kalejira -poteo zaratatsua balmasedako perkusio band taldearekin (bpb).
19:30tan bertso saioa frontoian
20:00etan kontzertuak: no komply (Zalla), xikinkei (Donosti), delito y medio (madril)


Antolatzailea: Balmasedako gazte mugimendua

Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzapraktika

Egilea: News | 0 iruzkinak

http://aiaraldea.blogspot.com/2008/04/bisita-gidatua.htmlhttp://aiara

Arratsalde on! Ostiral honetan, apirilak 18, aiaraldeko berbalagunok Urduñako alde zaharra ezagutzeko bisita gidatu bat antolatu dugu. Bisita,