http://www.mintzapraktika.org/bloga/?p=52
Mintzalagun edo berbalagun egitasmoak dinamizatzen dituzten lagunentzako prestakuntza saioa antolatu du Topaguneak irailaren 25erako. Horrela, euskara elkarteek beren egitasmoak martxan jarri aurretik, dinamizatzaileentzako lagungarriak izan daitezkeen baliabideen berri ematea eta hauek izan ditzaketen zalantzei erantzutea dira saioaren helburuak. Beraz, dinamizatzaile lanetan berriak diren langileei dago zuzenduta irailaren 25eko bilkura.
Hauek dira saioan parte hartzeko kontuan izan beharreko gainontzeko datuak:
· Saioak bi ordu inguruko iraupena izango du.
· Eskaeren arabera data bat edo bi eskainiko dira ( Irailaren 30ean edota Urriaren 2an )
· Izena emateko epea Irailaren 25ean amaituko da.
· Izen-emate datuak ondoko helbidera bidali behar da: mintzapraktika[abildua]topagunea.org. Ondokoak dira bidali beharreko datuak:
- Izen-abizenak
- Euskara Elkartea
- Herria
- Telefonoa
- e-posta
Hitz-gakoak: berbalaguna, mintzalaguna, mintzapraktika













