Vladimir Propp ikertzaileak Errusiako herri-ipuinak aztertu eta guztietan egintza batzuk errepikatu egiten zirela konturatu zen. Delako ipuin horietan ikusi zituen egintza (berak FUNTZIO deituko zien) guztiak deskribatu zituen, 31 hain zuzen ere. Hona ekarri ditugu lehenengoak, kotakizuna zerk abiarazten duen erakusten digutenak:
Familiakoren bat urrundu (edo hil, kasurik txarrenean).
Errenteriako Aitzbitarte edo Aizpitarte mendiaren HMko hegalean dago, Landarbaso erreka baino 10 bat metro gorago, Aitzbitarte IV kobaren azpi aldean. 9,5 m.ko zabalera eta 4,5 m.ko altuerako sarrera nagusi bat dauka, atalondo zabal baterako goranzko sarbidea eskaintzen duena, baina ez dago aurrera jarraitzerik, izan ere indusketak direla eta hesi batez itxita dago pasabidea. Indusketa eta aurkikuntza ugariren iturburua izan da urte askotan zehar.
Errenteriako Aitzbitarte edo Aizpitarte mendiaren HMko hegalean dago, Landarbaso erreka baino 20 bat metro gorago, Aitzbitarte III kobaren gain aldean. 17 m.ko zabalera eta 5 m.ko altuerako sarrera nagusi bat dauka, atalondo zabal baterako sarbide erraza eskaintzen duena. Bada ezker aldean sarrera txikiago bat, berehala atalondo nagusi honekin bat egiten duena.
Lakarri harkaitz ospetsuak adar harritsu bat luzatzen du ekialderantz. Gandor ikusgarria izanik ere, eta batez ere Arriasgoiti ibarretik ikusita harkaitz zorrotz eta haidor baten itxuran agertu arren, ez dirudi gailur honek bisita gehiegi jasotzen duenik. Bideak nahiko itxita daude, eta gandor osoa zeharkatzen duen alanbre-hesia ere oztopo ederra da. Hala ere, merezi du traba horiek guztiei aurre egin eta harkaitz honen gailurra bisitatzeak.